XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Lasa (G. B.) Urbixako bidean.

Horrengatik bada danak
lagundu zerbaitekin
joan gaitezen txit aurrera
gure karrerakin..
Zuk ere gazte koketa
bota zazu zerbaitxo
estudiante gaztearekin
nahi badezu ezertxo.
Zerk falta eginten digun
badakizu ondotxo
nahasik orain izanikan
txit estudiantetxo.
Ama gero zeranean
ta semeak askotxo
gauza onak erakusteko
danak gera maisotxo.

22. Aste Santua

Eguna: Aldatu egiten da.

Ospakizuna: VIA CRUCIS ostiral santuan Uribarri, Olabarrieta eta Zubillaga auzoan.

23. Korpus Eguna

Eguna: Aldatu egiten da (Paskuari 60 egun gehituz).

Ospakizuna: Aipatu izan da sail honetan Korpus eguneko prozesioa.

Arantzazun ostera, 200 urte baino gehiago duen ohitura bat ospatzen da: Urbixako artzainak arkume batez jaisten dira Arantzazuko santutegira, Urbixara igandero meza ematera joaten den fraileari lehen Aita Lasa, egun Aita Villasante arkumea eskaintzera.